Lekeitioko gizonezko bat zendu da Durangoko Fumbarri galdategian, Ertzaintzak adierazi duenez. 57 urte zituen.
Istripua goizeko zazpiak aldera gertatu da. Oso larri zauritu da, eta bertan hil da. Erabiltzen ari zen makina erori zaio gainera, eta harrapatuta geratu da.
Istripuan egin dituen zaurien ondorioz, ia bertan hil da langilea. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, hilda zegoela egiaztatu besterik. Gorpua Bilboko Auzitegi-Anatomia Institutura eraman dute.