Lan istripua

Langile bat hil da Elgorriagan, 6 metroko altueratik erorita

51 urteko gizonezko bat da, eta bainuetxea eraikitzeko obretan ari zen lanean.

2008ko abenduaren 22a
16:50
Entzun
Lan istripu handia gertatu da gaur goizean Elgorriagan (Nafarroa): 51 urteko langile bat 6 metroko altueratik erori da beharrean ari zela, eta hil egin da hartutako kolpearen ondorioz. Bainuetxea ari dira eraikitzen Elgorriagan, eta lan horietan ari zela amildu da langilea. Osasun zerbitzuek istripua izandako leku berean artatu dute, baina ezin izan dute langilearen bizia salbatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.