Langile bat hil da Elorrion AHTa eraikitzeko lanetan

Elorrion hil den langilearena urteko 34. lan heriotza da, eta aste honetako bigarrena.

Urte hasieran Bilbon heriotzak salatzeko egindako manifestazioa. ARITZ LOIOLA / FOKU
June Romatet Ibarguren.
2021eko uztailaren 23a
12:20
Entzun

AHTaren lanetan ari zen 52 urteko langile bat hil zen atzo, Elorrion (Bizkaia), bihotzekoak jota. Iguria auzoan hil den langilearena urteko zortzigarren heriotza ez-traumatikoa da. Joan den astelehenean hil zen beste langile bat, Gernikan, eraikuntzaren sektorean hori ere.

LABek salatu du Euskal Herrian aurten lanean hil den 34. langilea dela. Sindikatuak gaineratu du “istripu ez-traumatikoak ere lan istripuak" direla eta ez direla "kasualitatez" gertatzen lan ordutegian. Egoera hori amaitzeko exijitu du: “Frogatuta dago lan baldintzak, presioa eta estresa faktore garrantzitsuak direla istripu kardiobaskularretan, eta lan istripuen arrazoi nagusi bihurtu direla”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.