Lan istripua

Langile bat hil da Elorrion igogailuaren zulotik behera erorita

Elorrion (Bizkaia) 27 urteko langile bat hil da gaur igogailuaren zulotik behera erorita. Elorrioko Anduetxeta kalean etxe berriak egiten ari dira. Hildakoa eraikuntza lanetan ari zen istripua gertatu denean. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak jakinarazi duenez, igogaluaren hutsartetik behera erori da.

2006ko uztailaren 10a
16:54
Entzun
Antza denez, istripua 12:45ak aldera gertatu da eta oraingoz ez dakite hildakoa zein enpresetan ari zen lanean. Gutxi gora-behera sei solairutako altueratik behera erori da J.L.V.V 27 urteko langilea. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko teknikari bat istripua gertatu den lekura joan da gertatutakoaren nondik norakoak aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.