49 urteko langile bat hil zen atzo Erandion, beharrean ari zela bost metroko altueratik erorita, ELAk gaur esan duenez. Juno margoen enpresak beste enpresa bati azpikontratatuta ari zen lanean, eta ELAk kasu horietan dauden langileen baldintza txarrak direla dio.
Gizonezkoa da hildakoa.