Eskoriatzan abiadura handiko trenaren (AHT) lanetan zebilen langile bat hil egin da gaur, obretako leherketa bat izan ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Sobera zeuden lehergaiek egin dute eztanda, langileak material bat erretzen zebiltzala. 14:20etan gertatu da ezbeharra, Marin auzoan, AHTaren Legutio-Eskoriatza II tartean -2,4 kilometrokoa-. Ferrovial-Agroman enpresa ari da obra horietan.
Hildakoa 55 urteko gizonezkoa da. Jatorriz, Ukrainakoa. AHTaren eraikitze lanetako istripuetan hil den hirugarren langilea da hura. Araban zendu ziren aurreko biak.
Beste bi lagun zauritu egin dira: behargin bat eta lanetako zaindari bat. Aurrena dago larrien eta Txagorritxu Gasteizko erietxera eraman dute. 42 urteko gizonezko ukrainarra da. Zaindaria, berriz, Arrasaterako. 32 urteko emakumezkoa da.
CCOO, ELA eta LABek gaitzetsi egin dute gertatutakoa. CCOOk esan du proiektu hartako langileak dozena bat ordu behar egiten dabiltzala.
Eskoriatzako alkateak adierazi du azkenaldian herrian lanen erritmoan jaitsita zegoela. "Duela urtebete askoz handiagoa zen
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 75. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
lan istripua
Langile bat hil da Eskoriatzan, abiadura handiko trenaren lanetan
Obretan sobera zeuden lehergaiek eztanda egin dute. 55 urteko gizonezkoa da hildakoa. Beste behargin bat eta zaindari bat zauritu egin dira. AHTaren eraikitze lanetako istripuetan hil den hirugarren langilea da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu