Lan istripua

Langile bat hil da Faltzesen, makina batek harrapatuta

Langileak 58 urte zituen, eta fardelak egiteko makina batek harrapatu du.

Fardelak egiteko makina bat. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2020ko uztailaren 17a
08:14
Entzun

Nafarroako Gobernuak gauerdian jakinarazi duenez, atzo gauean langile bat hil zen Faltzesen (Nafarroa) lan istripu batean. Ezbeharra 21:53ean gertatu zen. Langilea fardel makina batek harrapatu du, zenbait iturriren arabera, aurretik pieza batek buruan jo ostean. Izandako lesioen ondorioz, hil egin da. 58 urte zituen.

Azkoiengo suhiltzaileak, mediku talde bat eta foruzainak joan dira istripua izan den tokira, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.