Ekonomia

Langile bat hil da Fustiñanan, errepidean lanean ari zela

Bazterra garbitzen ari zen, eta zuhaitz bat erori zaio gainera. LAB sindikatuaren arabera, gutxienez 51 langile hil dira aurten Euskal Herrian.

2011ko urriaren 20a
10:44
Entzun

Gaur goizean langile bat hil da Fustiñanan (Nafarroa). N-126 errepide bazterrean dagoen lubaki bat garbitzen ari zen, eta 10:30ean zuhaitz bat gainera erori zaio. Errepideko 13. kilometroan gertatu da ezbeharra, Tausteko kanaletik gertu. Foruzainak gertatutakoa ikertzen ari dira.

LAB sindikatuaren arabera gutxienez 51 dira lanean hildakoak aurten. Atzo garraiolari bat hil zen Eibarren (Gipuzkoa) istripu batean. Bereziki lazgarria izan zen urriaren 3ko astea lau egunean bost langile hil baitziren (hasieran lau ziren, baina zauritutako beste garraiolari bat ondoren hil zen).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.