Langile bat hil da, Galdakaoko eskola batean istripua izanda

Aste honetan gutxienez beste behargin bat hil da lanean: 40 urteko Imanol Alvarez, Gasteizen

Erredakzioa
Bilbo
2010eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Langile bat hil zen atzo iluntzean Gurutzetako ospitalean, ordu batzuk lehenago Galdakaon izandako istripuaren ondorioz. Hildakoa eta beste lankide bat eraberritze lan batzuk egiten ari ziren Galdakaoko Urreta eskolan, eta ezbeharra izan zuten. Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak eta nondik norakoak argitzeko, baina ez du azalpenik eman.

Istripua izan eta berehala beharginak ospitalera eraman zituzten, Gurutzetara bata eta Galdakaoko ospitalera bestea.

Amaitzen ari den aste honetan gutxienez beste pertsona bat hil da, lanean ari zela. Astelehenean, Gasteizko erietxean zendu zen Imanol Lopez Alvarez, hiru egun koman izan ondoren. Ostiralean ezbeharra izan zuen Lopezek, Gasteizko Industrial Alavesa de Tratamientos Termicos enpresako galdategitik ateratzen diren piezak hozteko putzu batean. Istripu hori salatzeko, kontzentrazioak izan ziren asteazkenean Gasteizen eta atzo Barakaldon.

Urdiaingo Maggoteaux lantokian ere istripua izan zen astearte gauean. 40 urteko M.I.A.U-k kolpe gogorra jaso zuen bularraldean. Zauri gaiztoa izan arren, haren bizia ez dago arriskuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.