Eraikuntza arloko langile bat hil da gaur Gasteizen, eraikin bateko bosgarren solairutik erorita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo eta Lan Sailek jakinarazi dutenez. 27 urte zituen hildakoak eta gizonezkoa (N.G.) zen.
Istripua 13:20ean izan da, Bremen kalean.
LAB sindikatuak egindako kontaketaren arabera, dagoeneko 53 lagun hil dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik lan istripuan. Iaz 129 zendu ziren.
Istripua 13:20an jazo da, Bremen kalean eraikitzen ari diren eraikin batean. Ordu horretan, langilea erori da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta.
Lan istripua
Langile bat hil da Gasteizen, bosgarren solairutik erori ostean
Urtea hasi denetik Euskal Herrian 53 lagun zendu dira lan istripuan. 27 urteko gizonezkoa zen hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu