Gaur 06:00etan Gasteizko Betoño industrialdeko Grupos Diferenciales enpresako langile bat hil da lan istripuan, labe batean harrapatuta, ELAk esan duenez. 37 urte zituen hildakoak —C.A.—. Sindikatuak adierazi du lan ezbeharrak saihesteko nahikoa neurri ez dutela hartzen lantoki horretan.
Aste honetan hil den hirugarren langilea da. Asteartean beste bi hil ziren Naafrroan, A-21 autobidean, errepidean lanean ari zirela auto batek harrapatuta. Aurreko astean, Imarkoaingo Garraioaren Hirian beste bat hil zen.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 44. behargina da gaurkoa. 2011n horrela 80 langile zendu zirela dio LABek, 2010ean 84, 2009an 85, 2008an 112, 2007an 125.