lan istripua
Langile bat hil da Gasteizen zutabe bat gainera erorita
Gasteizko Jundintz poligonoko sarrerako obran lanean ari zen langile bat hil da gaur goizean. Lanean ari zen eraikineko bi zutabe handi erori dira, eta haietako batek azpian harrapatu du, 41 urteko barakaldoarra. Hantxe bertan hil da. Enbaxa enpresako langilea zen hil den gizonezkoa.
CCOOk istripua salatu du, eta arduradunei azalpenak eskatuko dizkiela aurreratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu