Joan den astelehenean, beste lan istripu hilgarri bat gertatu zen Gernikan. Eraikin bateko aldamio batean lanean ari zen Muruetako 66 urteko langile bat hil da, bihotzekoak jota. Istripu ez-traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak, besteak beste, lan heriotzen kausa nagusiak bilakatzen ari dira, LAB sindfikatuak jakinarazi duenez. Aurten, dagoeneko, zazpi langile hil dira arrazoi horiengatik. Azken hildako horrekin, gutxienez, 33 dira Euskal Herrian lan istripuetan hil direnak. Gainera, azken hilabete honetan hildako bosgarren langilea da.
Lan istripua
Langile bat hil da Gernikan, eraikin batean lanean ari zela
Heriotza ez-traumatikoa izan da, astelehenean gertatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu