Lan istripua

Langile bat hil da Hondarribian, portutik erorita

Hondarribiko (Gipuzkoa) gizonezko bat da hildakoa, 49 urtekoa.

Arrantzaleak lanean Hondarribiako portuan, artxiboko argazki batean. GARI GARAIALDE, FOKU
2018ko abuztuaren 13a
08:10
Entzun

Langilea itsasontzi bat husten ari zen bart gaueko 23:25 inguruan, eta, zergatik ez dakitela, lau- sei metrotik itsasontzira erori da.

Urtea hasi denetik, 34 langile hil dira, LABen zenbaketaren arabera. Asteburu honetan bertan, 40 urteko langile bat hil da Vianan, Nafarroan. Papelera del Ebro enpresako teilatua konpontzen ari zela, amildu, eta makina baten gainera erori zen. Suhiltzaileek eta osasun zerbitzuek langilea ateratzea lortu zutenerako hilda zegoen. Foruzaingoa eta Lizarrako Polizia judiziala ari dira gertatutakoa ikertzen. Joan den astelehenean, berriz, kamioilari bat hil zen Urdulizen (Bizkaia).

Zauritu bat bilbon

Bilbon kamiolari bat zauritu da Zorrotzaurreko kanala irekitzeko lanetan ari zela. 11:40 inguruan gertatu da ezbeharra, gidatzen ari zen kamioia irauli egin da eta gidaria barruan geratu da harrapatuta. Suhiltzaileek atera behar izan dute. Gidaria ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.