Bideko sastrakak kentzen lanean ari zen atzo arratsaldean Eduardo E.C. 32 urteko auriztarra, Huarte-Arakileko Udalak kontratatutako enpresa batentzat. Huarte-Arakilen bertan, Huerkaburuko zenbait baserrietara doan asfaltozko errepidean zebilen traktorean; arratsaldeko 15:00ak inguruan traktoreairauli egin zen eta azpian harrapatu zuen behargina. Momentuan hil zen Aurizko langile.
Ezbeharraren tokira iritsitako suhiltzaile, mediku eta foruzainek ezin izan zuten ezer egin langilea laguntzeko. Ikerketa zabaldu da istripuaren nondik norakoak argitzeko. Dirudienez, altuera txikiagoa zuen errepide zati batera igaro zenean irauli zen traktorea.
Langile bat hil da Huarte-Arakilen zeraman traktorea irauli ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu