Langile bat hil da gaur Iruñean, Lezkairu auzoan eraikuntza lanetan ari zela. Dragados SA enpresaren lanetan izan da ezbeharra, 16:36ean. Gizonezkoa da hildakoa.
Udaltzaingoak lan istripua ikertzeari ekin dio, eta, oraingoz, ez du bestelako xehetasunik eman.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 15. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 82 langile zendu zirela dio LABek, duela bi urte 85, 2008an 112 eta 2007an 125.