Lan istripuak

Langile bat hil da Iruñean, oso goitik erorita

Lau egunean hiru langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian

Larunbatean Vianan langile bat hil zen, eroriko baten ondorioz. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2018ko abuztuaren 14a
09:41
Entzun

Tafallako enpresa bateko 52 urteko B.E.A errioxakoa (Espainia) zen, eta obra batean lanean ari zela oso goitik erori da. Iruñeko Erripagaina auzoan izan da ezbehar hilgarria; langilea istripua gertatu eta ber-bertan hil da, eta hara joandako anbulantziak ezin izan du ezer egin.

Foruzaingoak 14:00 inguruan jaso du abisua, eta behaketak egiten eta lekukotasunak jasotzen ari da orain. Auzi medikuak istripua izan den lekuan daude, ikerketak egiten.

Euskal Herrian lau egunean lan istripuz hil den hirugarren langilea da gaurkoa. Igande gauean, arrantzale bat hil zen Hondarribian (Gipuzkoa), arrantza deskargatzen ari zela. Larunbatean, berriz, beste langile bat hil zen Vianako (Nafarroa) Papelera del Ebro enpresan. Paper fabrikako teilatuan zegoela, hura puskatu, eta langilea erori egin zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.