Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak aurten ere lan istripuen arazoak hor jarraituko duela esan zuen atzo. Eta hitz horiek esan baino minutu batzuk lehenago hil zen 48 urteko E.R.S. langilea, Irunen (Gipuzkoa). Teilatuan zebilela, uralita zati bat zapaldu zuen. Hura hautsi eta hamar metrotik erori zen langilea.
Gozieko hamarrak inguruan gertatu zen ezbeharra, Meatzari kalean. Gertatutakoa ikertzen ari da Osalan erakundea, baina egindako lehen ikerketen arabera, langileak ez zuen inolako segurtasun neurririk. Lan Wood enpresarentzat ari zen duela urtebete eta erditik.
Sindikatuekgaitzetsi egin dute gertatutakoa. ELAk adierazi du urtea hasi denetik dagoeneko lau langile hil direla lanean ari zirela; azken-aurrekoa, joan den ostegunean, Santurtziko portuan. Beharginen segurtasun eta osasun neurriak oso kaskarrak direla salatu du sindikatuak,eta enpresei egiten zaizkien ikuskatzeak eta kontrol neurriak txikiegitzat jo ditu. Era berean,langileen osasunak ez enpresaburuentzat eta ez Administrazioarentzat ez duela lehentasunik esan du. Irungo ezbeharra salatzeko, elkarretaratzea egingo du gaur, 11:00etan, istripua izandako tokian bertan.
Pilar Collantes UGT-Euskadiko lan segurtasunerako arduradunak ere enpresaburuei eta Administrazioari eskatu die lan ezbeharren aurka neurri eraginkorragoak jartzeko martxan. Izan ere, sindikatuaren arabera,laneko heriotzak jaitsi egin diren arren datuak oraindik oso kezkagarriak dira.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek, berriz, elkarlana beharrezkotzat jo dute egoera konpontzeko. Lan istripuetan, eragile politiko eta sozialek beren arteko ezadostasunak alde batera utzi behar dituztela esan eta, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu du Rafaela Romero presidenteak.«Batasun elkarretaratzeak antolatu behar dira, laneko heriotzei eta istripuei amaiera emateko». Era berean, Irungo istripua salatzeko antolatuko protestetan parte hartzekoeskatu du.
Langile bat hil da Irunen, teilatutik erorita
Uralita hautsi eta hamar metrotik erori da Lan Wood enpresako E.R.S. 48 urteko behargina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu