Lan IStripua

Langile bat hil da kamioi batek harrapatuta

45 urteko gizonezko bat hil da Nafarroan, AP-15 errepidean lanean ari zela kamioi batek harrapatuta. Zornotzarra (Bizkaia) zen gizonezkoa, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez 17:00ak aldean izan da istripua, AP-15 autobideko 27,5 kilometroan. Istripua nola izan den aztertzen ari dira orain.

2005eko urriaren 24a
20:02
Entzun
Nafarroako Foru Polizia istripua izan den tokira joan da, eta trafikoa zuzentzen aritu da. Orain, kasua aztertzen ari dira.

Langileak Durangoko enpresa batean lan egiten zuen, Audenasak subkontratatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.