Langile bat hil da lan istripuz Urdulizen

Garraiatzen ari ziren zama bat gainera erorita hil da 57 urteko behargina; aurtengo 69.a, LABen arabera

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
57 urteko langile bat hil zen atzo arratsaldean Lointek enpresan-Mecanica La Peña zena- izandako lan istripuan, Urdulizko Igeltzera industrialdean (Bizkaia). Garraitzen ari zen zama bat erori zitzaion, eta kolpearen ondorioz hil zen.

Istripua 15:30 aldera gertatu zen. Orduan jaso zuten abisua SOS Deiak-en. Gizon bat zaurituta eta konortea galduta zegoela esan zieten. Anbulantzia medikalizatua iritsi zenean jada hilda zegoen.

Ertzaintza eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea istripua ikertzen ari dira.

LABen zenbaketaren arabera, aurten 69 langile hil dira lan istripuetan: 24 Bizkaian, 17 Gipuzkoan, 13 Araban, 11 Nafarroan eta lau Ipar Euskal Herrian.

«Enpresak kalitate ziurtagiri guztiak ditu, eredu da zenbait politikarirentzat; baina gehiago arduratzen da paperetan dena ondo dagoela azaltzeaz, prebentzioa lantzeaz baino», salatu du LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.