Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian: Lantaronen (Araba), industrialde batean. Lubaki batean ari zen lanean, argindarra jartzen, eta lurjauzi batek harrapatu du, Osalanek jakinarazi duenez.
11:15ean izan da istripua, eta gizonezkoa da hilldakoa -Jesus R.P.-. Miranda Ebroko (Burgos, Espainia) enpresa batentzat egiten zuen behar: Excavaciones Sierra Mirandarentzat. Erretiroa hartzear zegoen; 63 urte zituen.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuan hildako 108. laguna da gaurkoa. Iaz 129 zendu ziren modu horretara.
Lan istripuak
Langile bat hil da Lantaronen, lurjauzi baten ondoren
Gizonezkoa da hildakoa, eta erretiroa hartzear zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu