Langile bat hil da Lasarten, amiantoagatik
DONOSTIA. Duela astebete langile bat hil zen Lasarten, amiantoak eragindako gaixotasun bategatik. Maria Teresa Illarak Errenteriako Paisa enpresan lan egin zuen 1960ko hamarkadan 2.192 orduz. Orain dela urte batzuk mesotelioma diagnostikatu zioten, eta 2011n laneko gaixotasunagatik ezintasun iraunkorra aitortu zioten.Dagoeneko gutxienez Paisako lau langile hil dira amiantoagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu