LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Meñakan

29 urteko gazte bat da; atzo hil zen, hondeamakina batekin baso lanetan ari zela. Bi egunetan bi langilek galdu dute bizia Bizkaian.

2011ko abuztuaren 19a
15:25
Entzun

29 urteko gazte bat hil da Meñakan (Bizkaia), hondeamakina batekin baso lanetan ari zela. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua atzo gertatu zen, 18:30 aldera. Azalpenen arabera, Meñakako baso batean ari zen lanean gaztea.

Osalanek argitaratutako informean dioenez, zuhaitzak mozteko makinari pieza bat aldatu nahian zebilen ezbeharra gertatu zenean. Enborraren neurria hartzen duen detektorea zen gazteak aldatu nahi zuen pieza. Ez dakite zergatik, baina makinaren mordazak itxi egin ziren bat-batean, langilea erdian harrapatuz. Osalanek ikerketa lanetan darrai.

Bi egunean Bizkaian gertatutako bigarren lan istripu larria da. Izan ere, duela bi egun beste langile bat hil zen, Deustua auzoko obra batean ari zela.

LAB sindikatuaren datuen arabera, 37 langile hil dira aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.