lan istripua

Langile bat hil da Mendigorrian

43 urteko igeltseroa hiru metroko altueratik erori da.

2010eko urriaren 18a
20:14
Entzun
43 urteko igeltsero bat hil da gaur arratsaldean Mendigorrian, lanean ari zela hiru metroko altueratik erorita. Kolpearen ondorioz Nafarroako erietxera eraman dute, buruan zauritu larriekin, eta han zendu da. Biomendi etxaldean ari zen beharrean, eraikuntzan.

Hildakoa -F.J.L.L.-, espainiarra da, Ejea de los Caballeroskoa (Zaragoza).

LABen arabera, Euskal Herrian gaurkoarekin 61 langile hil dira lan istripuetan. Iaz 85 behargin hil ziren, duela bi urte 112, duela hiru 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.