Lan heriotza

Langile bat hil da Mundakako itsasadarreko kolektoreko beharretan

Atzo, Sukarrietatik ospitalera eraman zuten, premiaz, "bat-batean gaizki sentitu zelako".

Jon Fernandez.
2017ko ekainaren 21a
11:18
Entzun

URA ur agentziak deitoratu egin du beharginaren heriotza, eta "dolumin biziak" helarazi dikzio familiari. Saneamiento Sukarrieta aldi baterako enpresa elkarteko (ABEE) langilea zen zendutakoa. Saneamiento Sukarrietari adjudikatu zitzaizkion URAk bultzaturiko Mundakako (Bizkaia) itsasadarreko ezkerraldean kolektorea egiteko lanak, Sukarrieta eta Lamiarango hondakin uren araztegiaren arteko tartean.

Behargina garbiketa lanetan ari zen lan eremuan atzo; baina, bat-batean, gaizki sentitu zen, URAk azaldu duenez, eta premiaz eraman zuten ospitalera, 15:30ean. Ospitalean bertan hil zen.

Bero kolpea, LABen ustez

Oraindik argitzeko dago zerk eragin zion heriotza. Sanemaiento Sukarrieta ABEEa eta Osalan arrazoiak aztertzen ari dira. LABen ustez, bero kolpe bat dago heriotzaren atzean, "atzo 15:30ean ez zen momentu onena garbiketa lanak egin ahal izateko". "Lan baldintzek lan istripuei eragin dietela esaten dugunean esan nahi dugu lan baldintzak guztiak direla, eta horren barruan tenperatura ere bai".

LABek azpimarratu duenez, dagoeneko gutxienez 30 pertsona hil dira lanean Euskal Herrian: hiru Araban, hamar Bizkaian, hamabi Gipuzkoan eta bost Nafarroan.

Ostiralerako elkarretaratzea dietu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNE sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, 11:30ean, herenegungo heriotza salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.