Lan istripuak
Langile bat hil da Mungian, garbitzen ari zen makinak eragindako deskarga elektriko baten ondorioz
Mungiako (Bizkaia) Manufacturas Electricas enpresako langile bat hil da goizaldean, garbitzen ari zen makinak eragindako deskarga elektriko baten ondorioz. Osalanek jakitera eman duenez, Aspeko S.L azpikontratatze enpresarentzako egiten zuen lan hildako langileak. Osalaneko adituak Manufacturas Electricas enpresara joan dira ezbeharra gertatu eta gutxira, eta gertatu dena argitzeko txosten bat egingo dutela azpimarratu dute.
Hildako langilea Portugaleteko J.L.B.P da, eta 42 urte ditu. J.L.B.P-ren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Manufacturas Electricas enpresako langileek, 10:30etatik aurrera. Bestalde, eguerdian ELA eta LAB-eko ordezkariek protesta ekintza bat burutuko dute Mungiako Udalaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu