lan istripua

Langile bat hil da, Oñatin hilaren 9an izandako istripu baten ondorioz

58 urteko gizonezkoa da hildakoa. Pieza batek buruan jo zuen.

2012ko urtarrilaren 16a
16:17
Entzun

58 urteko langile bat hil zen larunbatean, Oñatin urtarrilaren 9an izandako lan istripu baten ondorioz, ELAk gaur jakinarazi duenez. Pieza batek buruan jo eta oso larri utzi zuen A.G.LL behargina —gizonezkoa—. Lan egiten zuen makinatik irten zen pieza.

Altuna lantokian gertatu zen ezbeharra, eta gaur haren lankideek lanuztea egin dute, elkartasun gisa.

ELAk esan du lan istripuak saihesteko neurri gehiago hartu behar direla enpresetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.