Lan istripua

Langile bat hil da Otxandion, sei metroko altueratik erorita

Baserri baten berriztatze lanetan ari zen gizonezkoa, eta istripua izan duenean telefono mugikorretik hizketan ari zen. Durangokoa zen.

2007ko maiatzaren 15a
19:01
Entzun
Beste langile bat hil da gaur lan istripuan: Otxandion (Bizkaia). Osalanek jakinarazi duenez, leiho batetik behera erorita zendu da, sei metroko altueratik.

Osalanen arabera, langilea telefono mugikorretik hitz egiten ari zen istripua izan duenean. Egurrezko barandak jartzen ari zen.

Ezbeharra goizeko hamarrak aldera izan da. Baserri baten berriztatze lanetan ari zen, Mekoleta kaleko 11. zenbakian, eta erori denean momentuan hil da. Gizonezkoa da hildakoa (Jose Maria U.L.), eta Durangokoa (Bizkaia) zen.

Autonomo bezala egiten zuen behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.