Eusko Jaurlaritzako Herrizaimgo Sailak emandako datuen erabera A.B.R.A. 27 urteko Basauriko neska gaztea Santurtziko portuan kairatuta zegoen itsasontzi batean ari zen lanean istripua gertatu zenean. Oraindik ez dago argi zergaitik gertatu zen istripua baina, antza, aseguru konpainia bateko langilea zen neska eta itsasontziko zama aztertzen ari zen. Orduan, hainbat hodi askatu eta gainera erori zitzaizkion.
Istripu berean, A.A.C. 31 urteko gizona ere zauritu zen eta berehala eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.
Lan istripua
Langile bat hil da Santurtziko portuko itsasontzi batean hainbat hodi gainean erorita
Santurtziko (Bizkaia) portuan kairatuta zegoen itsasontzi baten zama aztertzen ari zela aseguru konpainia bateko 27 urteko neska hil zen atzo arratsaldean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, lanean ari zela hainbat hodi erori zitzaizkion gainera, Basauriko 27 urteko neskari. Oraindik argitzeko dago nola askatu ziren hodiak. Istripu horretan bertan, 31 urteko gizon bat ere zauritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu