34 urteko langile bat hil da gaur 13:00ak aldera Santurtzin (Bizkaia), ontziola batean erorikoa izanda. Bizkarrezka jausi da deposito batera, itsasontzi berri baterako lanetan ari zela. Gizonezkoa da hildakoa -J.J.V.J.-, eta Dimon enpresako behargina zen -Astilleros Zamakonak azpikontratatua zuen Dimon-.
Osalaneko teknikari bat bertara joan da gertaera ikertzeko asmoz.
CCOO sindikatuak esan duenez, montajeak eta instalazioak egiten zituen langile hark, eta lankideek hilik topatu dute. Istripuaren ondoren lan egiteari utzi diote haiek, "elkartasun gisa". Istripuak saihesteko legea betetzeko eskatu die enpresaburuei CCOOk, eta baliabide gehiago jartzeko.
Hildakoaren lankideek bihar eguerdian Astilleros Zamakona atarian elkarretaratzea egingo dute, Santurtzin.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den hirugarren behargina da gaurkoa.
lan istripua
Langile bat hil da Santurtzin, ontziola batean erorita
34 urteko gizonezkoa da hildako behargina. 13:00ak aldera izan du istripua. Haren lankideek bihar eguerdian Astilleros Zamakona atarian elkarretaratzea egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu