lan istripua

Langile bat hil da Seguran, basoan lanean

Pinudi batean ari zen lanean, eta adar batek buruan jo du.

Helikoptero bat, gorpua eramateko zain. GOIERRIKO HITZA
2016ko urriaren 3a
12:18
Entzun

Gaur eguerdian gertatu da ezbeharra, Seguran (Gipuzkoa). Langileak 39 urte zituen, eta enpresa batentzat ari zen lanean, baserri bateko pinuak kentzen. Eñaut Telleria Segurako alkateak Euskadi Irratiaria adierazi dionez eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, burura adar bat erorita hil da antza. 12:00etan jaso dute larrialdi zerbitzuek istripuaren berri eman duen deia. Telleriak jakinarazi du mediku forentsearen zain zeudela gorpua jasotzeko.

LABen kontaketaren arabera, aurten lanean hildako 41. langilea da gaurkoa. Aurreko astean bi langile hil ziren, bat Lesakan (Nafarroa) altuera batetik erorita eta beste  bat Erandion (Bizkaia) Asiako liztorren habi bat kentzen ari zela.

Istripua gertatu diren lekuan dira suhiltzailea, anbulantzia eta helikoptero bat joan dira, baina langilearen heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.