Soraurengo (Nafarroa) Manipulados Ulzama enpresako langile bat hil da ostegun goizean, makina batek harrapatuta. Atarrabian bizi den 53 urteko gizonezko bat da hildakoa. Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako zortzigarren behargina da.
Ezbeharra ostegun honetan gertatu da, 07:36an. Langilea bakarrik zegoen lantegian, eta plastikoak birrintzeko makina batek harrapatu du, gorputz adar batetik hartuta, eta berehala hil da. Beharginaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Polizia Judizialeko agenteek atestatua egin dute, eta gertakariaren arrazoiak ikertzen ari dira. Foruzaingoko Polizia Zientifikoa ere hara joan da, ikuskapena egiteko. Iruñeko Herritarren Segurtasunerako Foruzaingoko patruila batek ere parte hartu du, eta suhiltzaileak ere bertaratu dira.p>
Lan istripua
Langile bat hil da Soraurenen, makina batek harrapatuta
Atarrabiako 53 urteko gizonezko bat da hildakoa. Zer gertatu den ikertzen ari dira. Aurten lan istripuan hildako zortzigarren behargina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu