lan istripua

Langile bat hil da Tolosan AHTaren lanetan, kamioi bat gidatzen ari zela

Aldaba Txiki auzoan istripua izan du goizaldeko 04:00etan, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute ostegunerako. 

2011ko irailaren 6a
17:06
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bart 47 urteko langile bat hil da Tolosan (Gipuzkoa) Abiadura Handiko Trenaren lanetan. Zehaztu duenez, langilea kamioi bat gidatzen ari zen eta Aldaba Txiki auzoan istripua izan du. Goizaldeko 04:00etan izan da istripua.

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek heriotza salatu eta hildakoaren familiari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute ostegunerako. Elkarretaratzea 12:00etanizango da Tolosako udaletxe aurrean.

ELAk eta AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren obretan langileen jasan behar dituzten "lan baldintza kaxkarrak" salatu dituzte. Sindikatuak salatu du obretako arduradunek ez dietela lan eremuetara sartzen uzten langileen lan eta segurtasun baldintzak ikuskatzera.

Astelehenean gertatutakoa ikertzeko Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak lan handietaen segurtasun batzordean bilduko dira, Jaurlaritzaren Lan Sailak deietuta. Erakundeetako ordezkariek lanak bisitatu eta segurtasun neurriak gainbegiratuko dituzte. 

Bost hildako hiru urtean

AHT eraikitzeko obretan gutxienez bost lagun hil dira azken hiru urtetan eta beste zenbait zauritu dira. AHT Gelditu! Elkarlanak salatu du ez dugula istripu guztien berri izaten, asko isilarazi egiten dituztelako.

Aurtengo martxoaren hasieran, AHTaren azpiegiturak eraikitzeko lanetan ari zen langile bat hil zen Antzuolan. Itxura denez, kamioi bat gidatzen ari zela, bihotzekoak jota hil zen langilea.

Pasa den urteko abenduaren 9an pertsona bat hil zen eta hiru zauritu ziren Eskoriatzan; programatutako leherketak egiteko erabiltzen duten materialak eragin zuen istripua. Zaharkitutako lehergaia zeukaten lanean ari ziren lekutik gertu, eta, ustekabean, materialak eztanda egin zuen.

Urte berean, abuztuaren 11an, jaiotzez poltugaldarra zen 49 urteko gizonezko bat hil zen Duran (Araba) jazotako ezbehar batean.Construgomes enpresarentzat lan egiten zuen eta Ave Zadorra aldi baterako enpresa elkarteak zeukan azpikontratatuta, kofratze lanetarako. Elektrokutatuta hil zen.

2008ko uztailean Lukun (Araba) gertatutako istripuan hil zen beste langilea. Errumaniar jatorriko 51 urteko gizoneko bat zen ordukoan, egitura metalikoaren zati batek azpian harrapatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.