Lan istripua

Langile bat hil da Tubacex enpresan Amurrion

LABek jakinarazi duenez, Eusetek Gas enpresako langile bat da, eta azpikontratatuta ari zen lanean labeak garbitzen. Tubacexek ez du baztertzen lanaren ondorio izatea heriotza.

Tubacexeko langileen protesta, uztaileko lan istripuaren ondoren. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko irailaren 18a
09:12
Entzun

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, langile bat hil zen atzo arratsaldean Amurrion, Tubacex enpresan. Eusetek Gas enpresako langilea zen, eta labeak garbitzen ari zen, azpikontratatuta. Bero handiko gune batean zegoen, eta, halako batean, ondoezik sentitu, eta konortea galdu zuen. Basurtuko Ospitalera eraman zuten, eta han hil zen. 59 urte zituen.Langile horren heriotza dela eta, Tubacexek "atsekabea" adierazi du ohar batean. Zehaztu du, "zantzu guztien arabera", "heriotza naturala" izan dela, baina ez duela baztertzen langilea egiten ari zen lanaren edo zituen lan baldintzen edo inguruaren ondorio izatea heriotza. Argitu du, hori bai, langilea ez zela ari "estres termikoko" baldintzetan.

Tubacexen aurten hil den bigarren langilea da. Uztailean, Laudioko lantegian hil zen beste bat, pisu handiko pieza bat gainera erorita. Tubacexeko ordezkari sindikalek Aiaraldea-ri orduan ziurtatu ziotenez, istripua prekaritatearen ondorio zuzena izan zen uztailekoa. "Egoera jasanezina da Tubacex lantegian", azaldu zuten. Duela bederatzi urte, beste lan istripu hilgarri bat izan zen lantegi horretan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.