Montes del Cierzo industrialdeko lantegi batean gertatu da ezbeharra, 03:15 aldera, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak eta Foruzaingoa, baina medikuek ezin izan dute langilea osatu.
Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den jakiteko.