ekoNOMIA

Langile bat hil da Urdulizen, karga bat gainera erorita

57 urteko gizonezkoa da hildakoa. LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hildako 69. behargina da.

2010eko azaroaren 22a
19:35
Entzun
Behargin bat hil da gaur arratsaldean Urdulizen, lanean ari dela ustez karga bat gainera jausita. Kolpearen ondorioz bertan zendu da. 57 urteko gizonezkoa da hildakoa. Hiru eta erdiak aldera izan da istripua, industrialdeko enpresa batean.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 69. langilea da gaurkoa. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.

Hilaren 10ean hil zen aurrekoa, Tiebasko harrobian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.