Langile bat hil da Urkabustaizen, gidatzen zihoan kamioia iraulita

Istripuaren ondorioz, kamioilaria ibilgailuaren kabinaren barruan harrapatuta geratu da

Erredakzioa
2009ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Beste langile bat gehitu behar da lanean hiltzen diren langileen zerrendan. Azkenekoa errepidean izandako istripu batean hil da: gidatzen zihoan kamioia irauli egin zen atzo Urkabustaizen (Araba).

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman zuen atzo istripuaren berri, baina oraindik ez dituzte argitu istripuaren nondik norakoak. Hala ere, aurreratutakoaren arabera, arratsaldeko laurak eta erdi zirenean, Scania markako kamioia irauli egin zenAP-68 errepidean, Urkabustaiz parean, Zaragozarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, gidaria kamioiaren kabinaren barruan atera ezinik geratu zen.

Suhiltzaileak eta anbulantzia joan ziren istripua gertatu zen tokira, eta kamiolaria kabinatik ateratzea lortu zutenean, hilda zegoela ikusi zuten. Han zegoen mediku batek baieztatu zuen heriotza.

Istripuaren eraginez, Zaragozarako noranzkorako bi errailak itxita egon ziren arratsaldean. Kamioia errepidetik erretiratzeko lanetan hainbat ordu aritu ziren suhiltzaileak, eta garabi baten laguntza ere izan zuten. Kamioiak pinturak eta papera zeramaten paletak zeramatzan.

Aurtengo hogeigarrena

LAB sindikatuak eginiko zenbaketaren arabera, aurten lan istripuan hogei langile hil dira Hego Euskal Herrian. Bizkaian izan dira istripu gehienak, zazpi guztira, eta Nafarroan hurrena, bost. Gipuzkoan, berriz, lau langile zendu dira lanean ari zirela, eta Araban hiru.

LABe arabera, joan de urtean 112 langile hil ziren Euskal Herrian. 2007. urtean baino hildako gutxiago egon ziren iaz, orduan 125 izan ziren lanean hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.