Lan istripuak

Langile bat hil da Urritzola-Galainen, horma batek azpian harrapatuta

Iruñean bizi zen eta 24 urte zeuzkan. Altsasun eta Gasteizen bi behargin larri zauritu dira.

2007ko irailaren 20a
19:21
Entzun
Urritzola-Galainen (Nafarroa) langile bat hil da gaur arratsaldean, horma batek azpian harrapatu ondoren. Obra batzuetan ari zen. Arratsaldeko laurak aldera izan da istripua. Gizonezkoa da hildakoa, Iruñean bizi zen eta 24 urte zeuzkan.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuen bidez hildako 87. langilea da. Iaz 129 zendu zirela dio.

Altsasun (Nafarroa) ere izan da gaur lan ezbeharrik, eguerdian, eta 60 urteko langile gizonezko batek (Juan Jose R.G.) beso bat txikituta du. Nafarroako Ospitalera eraman dute. Gasteizen, berriz, Betoñu industrialdean langile bat oso larri zauritu da erorketa bat izanda. 26 urte ditu eta gizonezkoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.