Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, istripua atzo 16:30etan izan zen, Usurbilgo Atallu industrialdeko lantegi batean (Gipuzkoa). Langileak aldamio bat jarri zuen enpresaren barruan lan batzuk egiteko eta egitura horretatik erori zen, artean azaldu ez dituzten arrazoiak direla eta.
LAB sindikatuaren arabera, atzora arte 36 lagun hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela.