Lan istripua

Langile bat hil da Vianan, Marbu gaileta lantegian

Vianako (Nafarroa) Marbu gaileta enpresako langile bat hil da bart goizaldean, makina batek azpian harrapatuta. 47 urteko C.A.H. da zendu den gizonezkoa, Biana bertakoa. Goizaldeko 04:30ak inguruan gertatu da ezbeharra, eta berehala mediku baten eta erizan bat lantegirano joan diren arren, ezin izan dute ezer egin C.A.H. bizirik ateratzeko.

2003ko azaroaren 18a
13:58
Entzun
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, goizaldek 04:30ak inguruan SOS Nafarroa zerbitzuan dei bat jaso dute, eta ezbeharraren berri eman diete. Marburen lantegira joan diren medikuak eta erizainak langilea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. Halaber, Riojako suhiltzaileen laguntza behar izan dute gorpua makina azpitik ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.