lan isTRIPUAk

Langile bat hil da Zambranan, horma bat gainera erorita

41 urteko nekazari bat da hildakoa. Ceca Txulato nekazari kooperatiban izan da ezbeharra.

2012ko otsailaren 14a
21:01
Entzun

41 urteko nekazari bat hil da gaur Zambranan, lanean ari zela Ceca Txulato nekazari kooperatibako horma bat gainera erorita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

Kooperatibak jakinarazi du bertako ate baten ondoan tabike bat mozten hasi denean erori zaiola horma. 13:45ean gertatu da ezbeharra, Real Zambrana kalean. Osalanek ikerketari ekin dio. "Eguraldi ona izan artean tabikea ez moztea erabaki genuen", adierazi dute Ceca Txulatoko iturriek. 

Miranda Ebroko (Burgos, Espainia) bizilaguna zen hildakoa —gizonezkoa—. Nekazari kooperatiba hartako behargina zen duela urte eta erditik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.