Lan istripua

Langile bat hil da Zangozan

Zortzi metroko altueratik erori da. 61 urteko gizonezkoa da hildakoa. LAB sindikatuaren arabera, urte honetan lan istripuetan hil den 54.a da.

2007ko ekainaren 20a
18:09
Entzun
Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian: Zangozan (Nafarroa), 61 urteko gizonezkoa, Longidakoa (Nafarroa), zortzi metroko altuetatik erorita. Acciona enpresako langilea zen, eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) Zangozan Rocaforta industriagunean zeukan lantokian ari zen beharrean.

15:40ean izan da istripua. Langilea ez da kolpe jaso eta momentuan hill. Iruñeko ospitale batera eraman dute, eta hantxe zendu da.

LAB sindikatuaren arabera, urte honetan lan istripuetan hil den 54.a da. Aurrekoa, lehengo ostegunean zendu zen, Gasteizen; hura ere altueratik erorita, eraikuntzako beharrean ari zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.