Gaur arratsaldean, 18:30ak aldera, 30 urteko behargin bat hil da AHTaren lanetan ari zela, Zizurkilen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hormigoi makina batetik behera jausi eta gero hil da, Segurtasun Sailaren arabera.
Gaurko heriotzarekin, LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten dagoeneko 54 pertsona hil dira lanean ari ziren bitartean, iazko urte osoan bezainbeste. Hain zuzen ere, joan den larunbatean manifestazioa egin zuen gehiengo sindikalak Iruñean, laneko istripuak ugaritzen ari direla salatzeko.