37 urteko langile bat hil da gaur goizean Zizurren, Undion lanean ari zela lurrak azpian harrapatuta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gizonezkoa da hildakoa.
Larrialdi zerbitzuek 11:12an jaso dute ezbeharraren abisua.
Foruzainak ari dira lan istripua ikertzen.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 24. behargina da gaurkoa. 2011n horrela 80 langile zendu zirela dio LABek, 2010ean 84, 2009an 85, 2008an 112, 2007an 125.