lan istripua

Langile bat hil da Zumarragan, Arcelor-Mittal enpresan

Zumarragako Arcelor-Mittal enpresan izan da ezbeharra. Beharginak 39 urte zituen, eta teilatutik behera erori da, hamabi metrotik. Biharko, 24 orduko lanuztera deitu dute lantegian.

Arcelor Mittal altzairu enpresak Zumarragan duen lantokia. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 25a
14:39
Entzun

Ikertzen ari dira gaur goizean zergatik erori den 39 urteko langilea Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelor-Mittal lantegiaren teilatutik. Teilatua konpontzeko lanetan ari zen, eta hamabi metrotik behera erori da. Larri zauritu da, eta Donostia ospitalean zendu da. Helikopteroz eraman dute Donostiara. 

 Behargina azpikontratuta ari zen lanean, Cubertec enpresarekin. 

Heriotza salatzeko, Arcelor-Mittaleko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztera deitu du biharko. 11:00etan elkarretaratzea egingo dute, lantegian bertan. 

LAB eta ELA sindikatuek, heriotza gaitzetsi, eta elkartasuna adierazi diete langilearen senitartekoei. ELAren arabera, enpresa berean urtebetean gertatzen den bigarren heriotza da. LABen arabera, aurten lan istripuan hil den 25. langilea da. Bi sindikatuek langileen lan baldintza eskasei egotzi dizkiete gaurko eta gisa bereko lan istripuak. 

CCOO sindikatuak eta Gipuzkaoko Juntak ere deitoratu dute langilearen heriotza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.