Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuen atzo 18:00ak aldera izan zela istripua, Artiz auzoko enpresan.
Lantegiko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztera deitu du, baita bi orduko elkarretaratzera ere gaurko —12:00etatik 14:00etara, enpresaren aurrean—.
Euskadiko CCOOk gertatutakoaren ikerketa "sakona" eskatu du. Aitor Maestro UGT sindikatuko ordezkariak esan duenez, “gero eta gehiago dira gertatzen ari diren istripuak". Horregatik orain bost egun lantegi kanpoan elkarretaratzea egin zuten Segurtasun gehiago istripu gutxiago lelopean.
Maestrok azken hilabete erdian siderurgia lantegian jazotako beste bi istripu larri gogoratu ditu: “Garabi baten kolpeak garezurra apurtu zion langile bati, eta ez da denbora asko beste langile batek barrabil bat galdu zuela mahuka batek jo eta gero”.