Langile bat jo duela ukatu du Xendako buruzagiak
GASTEIZ. Xenda Gestion Integral de Servicios aisialdirako zerbitzuen enpresak gezurtatu egin du Javier Ruiz kudeatzaileak langile ohi bat jipoitu duenik. LABen arabera, «eraso basatia» hilaren 12an gertatu zen, Gasteizko kale batean, eta lepoko kontrakturak eragin zizkion langile ohiari. LABek dioenez, Lan Ikuskaritzak enpresa zigortu zuen langile horri zegokion soldata pagatu ez ziolako. Salaketak «erabat faltsuak» direla dio Xendak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu