LANGILE BAT LARRI SUPERSURREN
Barakaldoko sarreran, Supersur saihesbidearen obretan, langile bat larri zauritu zen atzo, 03:00 inguruan. Santa Ageda izeneko tunelean gertatu zen ezbeharra. Argitzeke dauden arrazoiengatik eztanda izan zen, eta behargin bat harrapatu zuen. Larri zaurituta, Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Ez da Supersurreko lanetan gertatutako lehen lan istripua. Duela hilabete gutxi, 38 urteko langile bat hil egin zen. Larri zauritutakoak ere bat baino gehiago dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu