Tafallan (Nafarroa) 40 urteko langile bat larri zauritu zen atzo arratsaldean, deskarga elektriko baten ondorioz. Iberdrola eta Acciona enpresen azpiestazio batean izan zen ezbeharra, Nafarroako Gobernutik gaur jakinarazi dutenez. Langilea ospitalera eraman zuten, eta bertan jarraitzen du oraindik.
Iturri beraren arabera, langileak zauri larriak izan zituen hanketan. Larrialdi zerbitzuek 19:39ean jaso zuten abisua, eta ondoren, Tafallatik eta Iruñetik bi anbulantzia bidali zituzten. Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren laguntza ere izan zuten.