Langile bat larri zauritu da Agoizko Ecointegran
AGOITZ. Lan istripua izan zen atzo Agoizko Ecointegra enpresan (Nafarroa). Metalezko xafla bat erori zitzaion gainera 30 urteko D.L.P. beharginari. Traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta larri dago. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 14:15 inguruan izan zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek Cordovillako ospitalera eman zuten langilea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu